Noiz argitaratua Osteguna, 2017.eko Azaroak 9

Nafarroako Gobernuak unibertsitateekin eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin lankidetzan STEM ikasketak susta ditzala eskatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onartua. 2017ko azaroaren 9an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da azterlan bat presta dezan, unibertsitateekin eta Lanbide Heziketako ikastetxeekin koordinatuta, jakiteko Nafarroan zertan diren STEM ikasketak (Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika), azken hamar urteon izan duten garapenari begiratuz.

 

2.- Foru Gobernua premiatzen da sakonki azter dezan, aurreko ikastetxeekin, enpresaburuekin, lanbide-elkargoekin, langileekin eta sindikatuekin batera, STEM profilek datozen hamar urteotan izanen duten eskaeraren proiekzioa, bai eta eskaerari barneko erantzuna emate aldera hartu beharreko neurriak ere, konklusioak txertatuz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean, ikasgai horiek hurbilago eta eskuragarriago bihurtzeko.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean sar dezala pertsonen hezkuntzako etapa guztietan barrenako ibilaldi bat —0 urtetik hasi eta master, doktoretza edo ikerketaraino—, STEM errealitatea hezkuntzako arlo guztietara hurbiltzeko, arlo horiek hurbilagoak eta eskuragarriagoak izan daitezen.

 

4.- Foru Gobernuari eskatzen zaio berariazko plan bat sortzea emakumezkoendako STEM profilen prestaketa sustatzeko, arlo horietako graduak eta Lanbide Heziketa ikasten ari diren emakumeendako bekak sartuta; halaber, beraiendako campus teknologikoak sortzea, zeinetan indartuko den kasu arrakastatsuen ikusgaitasuna.

 

PSN talde parlamentarioak bultzatutako ebazpena.

 

1, 2 eta 3. puntuak ahobatez onartuak izan dira.

 

4. puntua UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta PPNren aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta I-Eren aurkako botoarekin onartua izan da.