Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsaila 8

Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako lehen zikloan egindako aurrera pausoak nabarmendu ditu

PPNren interpelazio bati erantzunez, Solana Kontseilariak berdintasunean oinarritutako sarbidea bermatzeko lanean ari direla azaldu du

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak, Maria Solanak, azaldu du haur hezkuntzako lehen zikloan burututako lana berdintasunean oinarritutako sarbidea bermatzean zentratu dela.

 

Solanak, Parlamentuko Kontrolerako Osoko Bilkuran PPNren interpelazio bati erantzunez azaldu du Gobernua hezkuntza sistemaren unibertsalizazio eta doakotasuna lortzeko lanean ari dela, Akordio Programatikoan adostu bezala.

 

Kontseilariak orain arte burututako lana azaldu du, eta azpimarratu du “jarraitzen ari den norabidea adostutakoa dela”. Azaldu du abiapuntu gisa analisi bat egin zela eta hortik abiatuta akordioaren konpromisoa betetzeko ekintzat planifikatu zirela.

 

Solanak adierazi du “berdintasunean oinarritutako sarbidea bermatzeko” aldaketa ugari egin direla tarifa eta sarbide gaietan. Adibide gisa, azaldu du diru-sarrera gutxiago dituzten familien onurarako tarifak aldatu direla, eta lehen aldiz guraso bakarreko familiak eta biparentalak desberdindu direla, familia unitate hauen artean sortzen diren desberdintasunak orekatzeko helburuarekin.

 

Hezkuntza behar bereziak dituzten haurrentzako laguntzarako sarbidea bermatu dela azalu du. Horretarako, 38tik 46ra igo da hezkuntza behar berezietako ikasleentzako hezitzaile kopurua, eta horrez gain, arazo ekonomikoak dituzten familietatik datozen haur hauen tarifak ere salbuespen bihurtu dira.

 

Ratioen aldaketa ere nabarmendu du, honek talde bakoitzeko ikasle gutxiago egotea suposatu baitu eta “ikaslegoaren arreta hobetzen” baitu

 

Haur hezkuntzako eskolen finantzaketan udalak laguntzeko egindako aldaketen inguruko informazioa ere eman du. Esaterako, unitate bakarra duten udalek eta 6 ikasle baino gutxiago dituztenek, eskolak irekita manten ditzakete, eta kasu hauetan udalak %15eko aportazioa egingo du %25ekoa beharrean. Gainera, azaldu du Hezkuntza Departamentua toki administrazioarekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin lanean ari direla, oraindik arautegia betetzen duten eskolak sortu ez dituzten udalekin protokoloak sinatu ahal izateko.

 

Javier Garcíak (PPN) aldaketak egin direla onartzen du baina oraindik ere “ziklo honetan hezkuntza sistemaren doakotasuna eta unibertsalizazioa oso urrun dagoela” adierazi du. Nabarmendu du “ez dela agindutakoa betetzen”, “haur eskolen tarifak aztertzen badira, gutxiago baitira errenta aitorpenean tarifen tasa hauei etekina ateratzen dietenak”.

 

Azpimarratu du landa eremuetan, Erronkarin esaterako, ez dutela haur eskolarik, eta beraz “irisgarritasuna baliogabea dela”, eta honekin baieztatu du “egiteke dagoen lana begi bistan dagoela”.

 

Gainera, gehitu du “lauko gobernuko talde batzuen lehentasuna euskarazko eredia dela”, eta kasu honetan “doakotasuna berdin zaiela”.

 

Alberto Catalánek (UPN) adierazi du Nafarroako hezkuntza egoera “ez dela txarra” baina “ezdela agindutakoa betetzen ari”. Baieztatu du eskaintzak eskaera betetzen duela, baina nabarmendu du aurrekontuak, azken ikasturtekoak izan ezik “aurreko urteetako antzekoak izan direla, zentro berrien deialdietan izan ezik, ez baita bat bera ere egin”.

 

Isabel Aramburuk (Geroa Bai) esan du gai honetan aurrera pauso garrantzitsuak eman direla, tarifen sistema berriarekin eta sarbide irizpiden berrikusketarekin, esaterako, honek aurrekontuetan suposatzen duen “esfortzu handiarekin”. Gehitu du eskaera linguistikoa zabaltzeko aurrerapausoak eman direla, eta “zentroen erreformak eta berrikuntzak egiteko laguntzak” berreskuratu direla.

 

Miren Aranoak (EH Bildu) azpimarratu du “ziklo hau hezkuntza sistemaren oinarria dela”, eta nabarmendu du “Nafarroan lehen aldiz 0-3 zikloaren hezkuntza izaera aitortzen duen Gobernua dugula”. Adierazi du Gobernua “bide onetik doala”, tarifen, sarbidearen eta finantzaketaren inguruko arautegiak aldatu baititu.

 

Rubén Velascok (G.P. Podemos-Ahal Dugu) azpimarratu du “hezkuntza etorkizunari begirako inbertsio bat dela eta ez gastu bat”, eta horregatik beharrezkoa ikusten du “aurrekontua handitzea Europan honi bideratzen zaion kopuruarekin berdintzeko”. Oroitarazi du “plaza kopuru nahikoa bermatzea ezinbestekoa dela, eta ziklo honen doakotasuna lortzea ere bai”, eta adierazi du “erraza ez den arren, gai honetan aurrera goazela”.

 

Carlos Gimenok (PSN) adierazi du Nafarroako Alderdi Sozialistak tarifen jaitsiera txalotzen duela baina “dena ez doala hain ongi”. Adierazi du Gobernuak ez duela “formakuntzan inbertsiorik egiten”, eta “ikasleen ikasketa prozesuaren jarraikortasuna ezinbestekoa dela”, Iruñeko Udalaren haur eskolen kudeaketari erreferentzia eginez.


Marisa de Simónek (I-E) ziklo honek dituen gaitasunak azpimarratu ditu, eta esan du “gizarteen garapenerako gaitasun horiek erabili beharko liratekeela”. Tarifen beherapena “lorpen izugarria” izan dela esan du, eta azpimarratu du Izquierda-Ezkerraren nahia dela haurren %100 sistema publikoa eg