Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Orkoien eta Iruñeko Udalen arteko akordio bat susta dezan PA-30 errepidean pasabide bat eraikitzeko

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko ekainaren 14an

1.- Nafarroako Gobernua eta Iruñeko eta Orkoiengo Udalak premiatzen dira akordio bat susta dezaten, Nafarroako Gobernuko Herri Lanen Zuzendaritzak taxututako pasabide-proiektua eraikitzen hasteko.

 

2.- Akordio hori gauzatze aldera, hiru aldeen arteko hitzarmen bat eginen da, bakoitzak proiektuan izan beharreko parte-hartze ekonomikoa zehaztuko duena. Ahal baldin bada, proiektu hori administrazio bakar batek gauzatuko du. Egin beharreko desjabetzeak ere, baldin eta desjabetzerik egin behar bada, administrazio horrek berak eginen ditu.

 

3.- Pasabide hori heldu den urtean, 2019an zehar, egin beharko da.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.