Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 26

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena N-121 errepidean ibilgailu astunen zirkulazioa mugatu dezan eta AP-15eko bidesarietan beherapenak ezar ditzan

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 26an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121 errepidean ibilgailu astunen zirkulazioa mugatu zezan Belateko eta Almandozko tuneletako obrak egiten diren bitartean, beti ere errepidea erabiltzen duten pertsonen segurtasuna oinarritzat hartuz.

 

2.- Foru Exekutiboa premiatzen da beste neurri batzuen artean, AP-15eko bidesarietan deskontuak eta sustapen-neurriak ezar ditzan; Belateko mendatea egokitu dezan; garraio publikoa sustatzeko neurri gehigarriak har ditzan; larrialdien kudeaketarako protokolo eta tresna osagarriak martxan jar ditzan; Foruzaingoaren presentzia eta jardunerako konpromisoak har ditzan; eta informazio kanpaina bat egin dezan, garraio sektorearekin batera, ibilgailu pisutsuen ibilbide nagusia A-15 errepidea izan dadin.

 

 

UPNk aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.