Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Apirilak 10

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena kofinantzaketa-akordio bat itxi dezan Beriaingo Udalarekin, Beriaingo Eskualdeko Ikastetxe Publikoko berokuntza eta etxeko ur beroko sistema berritzeko.

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2018ko apirilaren 10ean

1. Mozio honetan proposatzen den diru-laguntza –Beriaingo Eskualdeko Ikastetxe Publikoko berokuntza eta ur beroko sistema berritzekoa– Beriaingo Udalarekiko kofinantzaketa-akordio baten bitartez ezarri behar baldin bada, urgentziaz egin dadin akordio hori, obrak 2018ko udan zehar egin ahal izan daitezen betiere.

 

2. Kofinantzaketa-akordio hori egitea ezinbestekoa ez baldin bada, Beriaingo Eskualdeko Ikastetxe Publikoko berokuntza eta ur beroko sistema berritzeko aurreikusitako gastu osoa finantzatu dadin.

 

3. 2018ko aurrekontuen kargura ezar dadin arestian aipatutako gastuaren zenbatekoa ordaintzeko diru-laguntza.

 

UPNk aurkeztua.

 

1 eta 3 puntuak UPN, PSN, PPN, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren abtentzioekin onetsi dira.

 

2. puntua UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin.