Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 24

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena heziketa afektibo-sexuala sar dezan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako curriculumean

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko maiatzaren 24an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da beharrezkoak diren neurriak ezar ditzan heziketa afektibo-sexuala sartzeko bai unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako curriculumean, ikastetxearen hezkuntza-proiektuetan eta eskola-jardunean, halako moduan non 2018-2019 ikasturtean sartuta egonen baita, 103/2016 Foru Dekretuaren 7. artikuluak agindu modura ezartzen duenez.

 

2.- Foru exekutiboa premiatzen da ikasgai/atal bat txertatu dezan unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako curriculumean, zeinetan landuko diren hiritar arduradunak izateko beharrezko edukiak, balio demokratikoetan hezteko edukiak, genero desberdintasun egoeren ezagutza, historian zehar emakumeek izan duten papera eta hiritar guztion garrantzia emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritutako gizarte bat osatzerako orduan.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.