Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 10

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Haur Hezkuntza osoaren titulartasuna, ardura eta doakotasuna bere gain har ditzan

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko maiatzaren 10ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Haur Hezkuntzak duen izaera hezigarria dela eta, ziklo hau Hezkuntza Departamentuak kudeatu dezan, eta doakotasuna eta sare bakar bat sortzea helburu izanik, hezkuntzako eragileekin batera atalka exekutatu daitekeen planifikazio bat egin dezan.

 

2.- Exekutiboa premiatzen da kronograma bat aurkez dezan sei hilabeteko epean, 2018-2020 urteetan egin beharreko jarduketena, gutxienez ere honako alderdi hauek jasoko dituena.

 

2 a) Zero-sei urteko etapa garatuko duen araudi bat egin eta garatu dezan, bereziki lehen zikloan, eta arautu dezan ikastetxe publiko zein pribatuetan, Foru Erkidegoko bi hizkuntzetan arreta hau bermatu dadin, familiek eskatzen dutenaren arabera.

 

2 b) 0tik 3 urtera bitarteko zikloaren doakotasuna arian-arian ezartzeak izanen lukeen kostuari buruzko azterlana egin dezan, honako hauek adierazita: ratioak, ukitutako ikasleen portzentajea, epeak, eremuak, eraikinak, eta abar.

 

2 c) Hezkuntza Departamentuaren mendeko erakunde bat eratzea, etapa horretako lehen zikloaren hezkuntza izaera bermatu eta izaera horretan sakonduko duena, honako hauek adierazita: ratioak, irizpide pedagogikoak, metodologiak, beharrezkoak diren profesional-motak, eta abar, hezkuntza-etapa horren helburuak garatzen lagunduko dutenak. Halaber, doakotasunean aurrerabidea egiten dela begiratuko du, bai eta titulartasun publikoko haur-eskolak Hezkuntza Departamentuaren mende egotera arian-arian eta ordenaz igarotzen direla ere. Erakunde horretan egonen dira, gutxienez ere, Eskubide Sozialetako Departamentua, udalak eta Nafarroako 0-3 Plataforma.

 

2 d) Jakin nahi da ikuskaritza Zerbitzua nola inplikatuko den etapari buruz dagoen araudiaren nahiz dimentsio pedagogikoaren kontrol zorrotzean, garapenean eta laguntzan.

 

2 e) Etapa horretan egun lan egiten duten pertsonei buruzko txostena egitea haien lan- nahiz ordainsari-eskubideekiko errespetu osoa eta baldintza duinak bermatzeko, trantsizio-etapa horretan eta gero behin betikoz.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, 2, 2b, 2c, 2d eta 2e puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsi dira.

 

2a) puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsi da.