Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Ekainak 15

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena bidaia-bekak emateko araudi bat ezar dezan, nafar gazteek aukera izan dezaten Europar Batasuneko herrialdeak ezagutzeko

Kultura, Kirol eta Gazteria Batzordean onetsia. 2018ko ekainaren 15ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da araudi bat ezar dezan, zeinak oinarrizko baldintzak bilduko baititu bidaia-bekak emateko 18 urtetik 24 urtera bitarteko adineko nafar gazteei, Europan zehar trenean bidaiatu nahi badute, gehienez ere 6 kideko bidaia-taldeetan, bidaiarako proposamen bat aurkezten badute, gutxienez ere Europako bi herrialdetarako. Horretan, bereziki baloratuko da bisita egitea europar erakundeak kokatuak diren edo izaera irekiko jarduera kulturalak edo kirolekoak egiten diren hirietara.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio onuradunen bidaia-beketan sartuak egon daitezen, kasuko oinarrietan ezarriko diren irizpideekin bat, Interrail bidaia-txartel bat, aseguru bat eta bidaia-poltsa bat, diru-zenbateko batekin, bai eta Foru Administrazioak onuradunei helarazten dizkien betebeharrak ere, berariazko onarpenarekin.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.