Noiz argitaratua Ostirala, 2018.eko Maiatzak 4

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena araudi bat presta dezan kirurgia txikiko praktika klinikoa erizaintzako profesionalek egin dezaten ahalbidetzeko

Osasun Batzordea. 2018ko maiatzak 4

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da ondotik datozen neurriak har ditzan gehienez ere sei hilabeteko epean, Erizaintzari ardura, ahalmen eta autonomia handiagoa emateko helburuarekin, arreta-eskaria ebatzi eta kudeatzeko, medikuaren eta erizainaren arteko lankidetasunean oinarriturik.

 

2.- Aurreikusten diren neurrien artean eta zehazten denaren arabera, Osasun Departamentuak konpromisoa hartzen du araudi bat prestatzeko aurrera pausoak eman ditzan, zeinak ziurtatuko baitu gure erkidegoko osasun-zentroetan kirurgia txikiko praktika klinikoa erizaintzako profesionalek egitea. Hori bermatzeko, honako hauek izanen dira: giza baliabideak eta baliabide materialak, eremu egokiak, teknika kirurgiko horiei lotutako protokoloak eta jardun kliniko zein arreta-jardunerako gidak garatzea (lesioen egiaztapen anatomopatologikoa ahalbidetzeko zirkuituak, ebakuntza osteko mina artatzeko jarraipen-protokoloak, jardun segurua bermatzeko protokoloak eta erizaintzako profesionalek kirurgia txikian anestesiko lokalak eta beste farmako batzuk erabiltzearen gaineko protokoloak).

 

3.- Departamentuak konpromiso bat hartzen du 2018ko irakaskuntza planean kirurgia txikiarekin lotutako prestakuntza-eskaintza ezartzeko, erizaintzako profesionalei zuzendua.

 

4.- Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak adituen talde bat eratuko du, medikuntzako eta erizaintzako profesional kopuru orekatu batekin, kirurgia txikiari ekiteko. Talde horrek kirurgia txikian laguntzaren kalitatea, gaixoaren segurtasuna eta erabiltzailearen gogobetetzea hobetzeko lan eginen du.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, eta 4 puntuak UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta EH Bildu eta PPNren aurkakoekin onetsi dira.

 

3. puntua UPN, Geroa Bai eta PSNren aldeko botoekin eta EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PPN eta Izquierda-Ezkerraren aurkakoekin onetsi da.