Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Urtarrilak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da N-113 errepidearen Castejongo tartea aldatzeko proiektu bat diseina eta egin dezan

Ebro ibaiak gainezka eginez gero errepidea ur azpian gelditzea ekiditeko irtenbide bat bilatzea eskatzen da, bide honek ekintza ekonomiko eta sozialean duen garrantzia dela eta

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onartu du gaur aho batez, zeinaren bidez “Nafarroako Gobernua premiatzen da N-113 errepidearen 76 eta 77 km-en arteko tartea, Castejondik pasatzen dena aldatzeko proiektu bat diseina eta egin dezan, Ebro ibaiak gainezka eginez gero errepidea ur azpian gelditzea ekiditeko”.

 

Geroa Baik in voce zuzenketa bat aurkeztu du baina Izquierda-Ezkerrak ez du onartu. Zuzenketaren helburua "Ebro Foroari babesa ematea, Ebro ibaiaren premiazko analisi bat egitera animatzea eta N-113 errepidean sortzen diren uholdeak konpontzeko irtenbidea bilatzea" zen.

 

Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak deitutako mozioak Ebrok Nafarroako tartean gainezka egiten duenean sortzen dituen arazoei men eginez, irtenbide bat bilatzeko eskatzen du, bide honek garrantzi handia baitauka Erriberako herrien ekintza social eta ekonomikoetarako.