Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Ekainak 13

Nafarroako Gobernua premiatzen da eskola-porrotari aurre egin diezaion eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikasleen igarotze-tasak areagotu ditzan

Departamentua premiatzen da lau hilabeteko epean berariazko jarduketa plan bat egin dezan, Europako hezkuntzako erreferenteekin bat egiteko

Hezkuntza Departamentuak ebazpen bat onetsi du gaur UPN eta PSNren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstenzioekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “berariazko jarduketa plan bat egin dezan Nafarroako hezkuntza-sistemako eskola-porrotari aurre egiteko eta derrigorrezko irakaskuntzetako ikasleen igarotze-tasak areagotzeko”.

 

Planak “jaso egin beharko ditu zer neurri zehatz garatuko diren eta zer aurrekontu-premia egonen den den plana 2018-2019 ikasturtean garatzeko”.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Nafarroako Eskola Kontseilua-Hezkuntza Batzorde Nagusiak 2016-2017 ikasturteari buruz egindako txostena aipatzen du, “esaten baitu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan handiegia dela eskola-porrota (%19)”, eta nahiz eta Estatu mailako portzentajea baino hobea izan, “emaitza hoberenak dituzten Europako herrialdeengandik oso urrun gaude, eta horiek behar dute izan gure erreferente”.

 

Hala, Lehen Hezkuntza (%97) eta Batxilergoko (%89,87) kopuruak aipatu ostean, eta” ikastetxe publiko eta itunpekoen arteko desberdintasunak azaleratu ostean, baita DBH-n gizonezko eta emakumezkoen artean dauden desberdintasunak aipatu ondoren”, sustatzaileak Departamentuari “anbizio handiagoa izan dezan” eskatzen dio igarotze-tasak handitzeko eta eskola-porrotarenak jaisteko; bereziki, hezkuntzaren derrigorrezko etapetan.

 

Nuria Medina (PSN) buru izan duen saiora bertaratu diren parlamentarioak hurrengoak izan dira: Alberto Catalán, Luis Zarraluqui, Ana San Martín, Iñaki Iriarte (UPN), Isabel Aranburu, Consuelo Satrustegi, Rafa Eraso (Geroa Bai), Miren Aranoa, Esther Korres (EH Bildu), Tere Sáez, Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Carlos Gimeno (PSN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).