Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 31

Nafarroako Gobernua premiatzen da 2012an gastu publikoa arrazionalizatzeko neurriek Hezkuntzan eragindako murrizketak lehengoratu ditzan

Aipatzen da kalitatearen berreskurapena eta hezkuntza sistemaren egonkortasuna aldaketaren gobernuaren helburu lehenetsi bat izan behar dela

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren abstentzioekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “berehala har dezan konpromiso irmo bat Hezkuntzaren arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko neurriei buruzko apirilaren 20ko 14/2012 Errege Lege Dekretuaren aplikaziotik heldu diren murrizketak lehengoratzeko: ratioak, irakasleen eskola-orduak eta bajen ordezkapenak eta irakasleen baimenak”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren ataldean Gobernua premiatzen du “2019-2020 ikasturterako irakasle guztien eskola-orduak lehengoratzeko finantzaketa eta ahokatze juridikoa bermatzeko konpromisoa har dezan”.

 

Zioen azalpenean, EH Bilduk aurkeztutako ebazpenak “UPN-PSN gobernupean aurrera eramandako murrizketen errepasoa egiten du, giza baliabide eta baliabide materialen galerak hezkuntza sistemaren kalitatean eta egonkortasunean izandako eragina” azaleratzeko. 14/2012 Errege Lege Dekretuaren lehengoratzea eskatzen dute, arau hau bera ezartzeak “ratioen igoera, ikasketa karga eta ordezkapenetan eta baimenetan murrizketak” ekarri baititu.

 

Zentzu horretan, gogorarazten da Gobernua osatzen duten lau indarrek sinatutako 2015-2019 Programa Akordioan “aldaketaren helburu lehenetsi” gisa ezartzen zela aipatu murrizketen lehengoratzea.