Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Azaroak 8

Nafarroako Gobernua Nafarroa osoan euskaldunen hizkuntza eskubideak errespeta ditzan premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk eta PPNk kontra emandako botoekin, SNren abstentzioarekin eta Bildu-k, Nabai-k, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek alde emandako botoekin, “Nafarroa osoan euskal hiztunen hizkuntza eskubideak errespeta ditzan” premiatzen duen ebazpena bazter utzi du gaur.

Mozioak bigarren puntu bat zuen, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen zuena “Nafarroa osoan D ereduaren eskaintza zabaltzera, D ereduan izena eman nahi duten familiek horretarako eskubidea eta aukera izan dezaten”.

Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak ordezkapen zuzenketa bat aurkeztu du, Bildu-k (ekimenaren titularrak) onartu ez duena. Lehenengo atalean, Nafarroako Gobernuari “Foru Komunitateko eskualde osoan nafar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzen direla zaintzera” dei egiten zion.

Bigarren epigrafean, Foru Komunitateko Gobernuari aholkatzen zitzaion “azterlan bat egitea ikastetxe publikoetan hizkuntza eredu guztiak ezartzea zehaztera bideratua, kokalekua edozein izanik ere eta egiazko eskaeraren arabera”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak euskararen izaera “ofizialari” zegokion, Legearen “irakurketa makurra” arbuiatzen zuen eta “borondate politikoa” eskatzen zuen “inkesta soziolingustikoen bidez herritarrek eskatu” bezala , familiek haien seme-alabak D ereduan matrikulatzeko eskubidea gauzatzeko, Nafarroako zein eremutan bizi diren kontuan hartu gabe, “eremu ez euskalduneko herri batzuetan” gertatzen den bezala.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 70. zk., 2012-09-07koa)