Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 19

Nafarroako Gobernua helburuak betetzean oinarritzen den egiazko lanbide-karrera bat aurreratu eta proposatu dezan premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 19an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da egiazko lanbide-karrera bat aurreratu eta proposatu dezan, helburuak betetzean oinarritzen dena.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio zerbitzuak modalitate ez-presentzialean ematea sustatu dezan, enplegatu publikoendako telelanaren formula erabiliz, norberaren bizitza, familia-bizitza eta lan-arloko bizitza bateragarri egiteko neurri gisa.

 

3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio sindikatuekin egin beharreko negoziazio kolektiboan egiazko lanbide karrera bat sartzea eta aurkeztea, oinarriak izanik helburuak betetzea eta aldaketa bat egitea giza baliabideen kontrolaren ereduan, alegia, presentzia denborak neurtzen dituen kontrol batetik betetako helburuak kontrolatzera aldatzea.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

1. eta 3. puntua UPN, PSN eta PPNren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu eta I-Eren aurkakoekin onetsi da.

 

2. puntua UPN, PSN, PPN eta Podemos-Ahal Duguren aldekoekin eta Geroa Bai, EH Bildu eta I-Eren abstentzioekin onetsi da.