Noiz argitaratua Ostirala, 2013.eko Martxoak 1

Nafarroako Gobernua Gizarte eta Ekonomia Kontseilua ezabatzera premiatzen duen mozioa bazter utzi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko bi parlamentariek haren aurka emandako botoekin eta PPNk haren alde emandako botoarekin, Nafarroako Gobernua “Ekonomia eta Gizarte Kontseilua (EGK) ezabatzera” premiatzen duen mozioa bazter utzi du gaur.

Bazter utzitako mozioak bigarren idatz-zati bat zuen non, halaber, Foru Komunitateko Gobernua premiatzen zen “Nafarroako aurrekontu orokorren proiektuetan berriz ere EGKaren eginkizunarekin lotutako sailik edo dieta ordainketarik ez esleitzera”.

Era berean eta hirugarren atal batean, Nafarroako Gobernua “EGKaren eginkizuna Nafarroako aurrekontu orokorrak zein beste foru legeak onestearekin lotzen dituen xedapenak bertan behera uztera” premiatzen zen.

Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek ordezkatze-zuzenketa bat aurkeztu dute, ekimenaren titularra den PPNk onetsi ez duena, GEK “maiztasunez” biltze aldera, hartara, “benetan duen dimentsioa eta lan zein kontsula eginkizuna” emateko.

Zioen azalpenean, PPNk bultzatutako mozioak GEKren jarduera urriak, “urtean behin” bildu ohi baita, eta milioi askoko dietak ematea, “4,1 milioi 1996-2010 artean” erakundearen “egokitasuna” zalantzan jartzea dakarte; are gehiago 2001ean, Gobernuak berak jarduerarik izan ez zuela “aitortu” zuenean, “dietetan 51 milioi pezeta banatu” zituela ikusita.

Halaber, proposatu duen taldeak EGKan parte-hartzen zuten entitateei ematen zitzaien “tratu desberdintasuna” zalantzan jartzen zuen, “batzuek dietak jasotzen baitzituzten eta beste batzuek ez”. Gainera, 2012ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan dietak ordaintzeko sailak zeudela agerian zuten zuen, nahiz eta Gobernuak “jendaurrean esan duen 2011z geroztik ez dela erakunde honen dietarik esleitzen”.

EGKa 1196an sortu zen eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuaren mende dagoen kontsultako organoa da; azken horren kontseilaria da EGKaren burua. Organo horren zeregin nagusia da, arlo sozio-ekonomikoak eta bereziki Nafarroako Aurrekontu Orokorraren aurreproiektua arautzen duten foru-legearen aurreproiektuei buruzko txosten nahiz erabakiak ematea; eta baita Nafarroako Gobernuak edo Parlamentuak eskatuta edo norberaren ekimenez arlo ekonomiko, fiskal, lan-arlo, enplegu eta gizarte-ongizateko arloetako edozein gairi buruzkoak ere.
 

EGKa osatzen dute Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek; Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federaziokoek; UGT, Comisiones Obreras, ELA eta LAB sindikatuko ordezkariek; Nafarroako Enpresarioen Konfederaziokoek (CEN), Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasunekoek; Iratxe Kontsumitzaileen Elkartekoek; Nafarroako Nekazari eta Abeltzain Batasuneko ordezkariek; Nafarroako EHNE nekazaritza-sindikatukoek; Nafarroako Lan Enpresen Erakundekoek; Gurelur erakunde ekologistakoek; NUPekoek; eta Irache Kontsumitzaile Elkarteko ordezkariek; eta “Santa María La Real” Nafarroako Etxekoandre, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundekoek.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 112. zk., 2012-12-21ekoa)