Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Maiatzak 2

Nafarroako Gobernua Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoa bete dezan premiatzen duen ebazpena

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Batzordean onetsia. 2018ko maiatzaren 2an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa bete dezan legegintzaldi hau bukatu aitzin, halako moduan non emakumeen eta gizonen presentzia orekatuaren printzipioa bermatuko baita Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko enpresetako administrazio kontseiluetako pertsona titularrak izendatzean.

 

2.- Foru Exekutiboa premiatzen da Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko enpresen administrazio kontseilu guztietan arian-arian sar ditzan zenbait profil profesional eta tekniko independente, zeinen ibilbidea eta ezagutzak kasuan kasuko enpresak lantzen dituen gaiekin bat datozen.

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia (PPN-k ez du bozkatu).