Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Martxoak 22

Nafarroako Gobernua emakumeen aurkako indarkeriaren arloko politika integralari dagokionez munta handiko neurrietan sakon dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpena aho batez onetsi du gaur zeinaren bitartez Nafarroako Gobernua premiatzen den “munta handiko neurrietan sakon dezan emakumeen aurkako indarkeriaren arloko politika integralari dagokionez, eta hartara areagotu ditzan hezkuntza arloan ezarritako eta abiarazitako prebentzio-neurriak, eraso-osteko laguntza-neurriak eta are gizarte-erantzuneko balizko neurriak aintzat hartuz”.

Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “bere eskumenek bide ematen dioten neurrian konpromisoa har dezan politika aktibo, integral eta koordinatu bat garatzeko, halako moduan non agerian jarriko baita hitzetatik ekintzetara igarotzeko behin betiko urrats bat egin izana”.

Zioen azalpenean, Nabai eta Bildu Parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpenak proposatzen du Nafarroako Parlamentua “oinarrizko erreferentzia” bihurtzea arazo “garrantzitsuenetako eta esanguratsuenetako” baten kontra borrokatzeko. Izan ere, praktika “endemikoa eta ohikoa” da eta, “gizartean sustraituta” dagoenez, indarkeria matxista nabarmena da “jaietan, lanean, bai eta gazteen artean ere”. 2011eko datuek aipatutakoa islatzen dute; “Euskal Herrian 7 izan ziren emakume erailak eta estatu mailan, berriz, 85”.

Hori dela-eta, erakundeen lana “partziala eta eskasa” denez, proposatu duen taldeak iradokitzen du “hezikidetza-ereduetatik abiatuta lan egitea, gure neska-mutikoen autonomia sustatzeko”.

· www.parlamento-navarra.es
· Mozioaren argitalpena (NPAO, 38. zk., 2011-12-16koa)