Noiz argitaratua Osteguna, 2012.eko Martxoak 22

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak %1ean gaurkotzen dituen Foru Legea onetsi dute

Kanpo geratu dira alargun eta zurztasun pentsioen gutxienekoz enbatekoak eta kotizazio pentsioetarako ezarrita dagoen urteko gehienekoz enbatekoa gainditzen dutenak.

Parlamentuko Osoko Bilkurak Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzen dituen Foru Legea aho batez onetsi du gaur.

Irakurketa bakarrean izapidetuta, Legeak helburu du, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioei, indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea dutenei, %1eko igoera ezartzea.

Kanpo geratuko dira alargun eta zurztasun pentsioen gutxieneko zenbatekoak, indarreko araubideak lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera ezartzen baititu. Era berean, pentsio publikoen arloko indarreko araudiari jarraikiz ezarri da pentsioei ez zaiela gaurkotzea aplikatuko, baldin eta onuradunak gainditzen badu berarekin edo jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuk batuta, Gizarte Segurantzaren sistemako kotizazioko pentsioetarako ezarrita dagoen urteko gehieneko zenbatekoa.

· www.parlamento-navarra.es
· Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 26. zk., 2012-03-16koa)