Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Otsailak 15

Nafarroako 2016eko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legea

Osoko Bilkuran onartua. 2018ko otsailaren 15ean

Parlamentuaren Osoko Bilkurak onartu du gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoekin, Nafarroako 2016eko Kontu Orokorrei buruzko Lege proiektua, 3.967 milioiko gastuak eta 4.058 milioiko irabaziak biltzen dituena.

 

Behinola Kontuen Ganberak emandako txostenaren arabera, Nafarroako 2016ko kontu orokorrek Foru Administrazioaren egoera ekonomiko-finantzarioaren gaineko ikuspegi orokorra eskaintzen dute. Ildo horretan, txostenean jaso dira Nafarroako Gobernuaren kontuak eta haren erakunde autonomoenak, Nafarroako Kontseiluarenak, sozietate eta fundazio publikoenak, Parlamentuarenak eta haren menpeko organoenak (Kontuen Ganbera eta Arartekoa).

 

Nafarroako Gobernuaren kontuei dagokienez, urte horretan 3.967 milioi euro gastatu zituen eta 4.058 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen. Gastuak %1 hazi ziren 2015ko datuen aldean, eta diru-sarrerak %5 handitu ziren.

 

Gastuetako kapitulu nagusia transferentzia arruntena da (1.428 milioi), eta bigarren garrantzitsuena langile-gastuen kapitulua da (1.172 milioi) Ondasun eta zerbitzuetan egindako gastu arruntek 581 milioi egin zuten, eta inbertsioek beheraka jarraitu zuten inoiz ikusi gabeko mailaraino, 85 milioiraino, hain zuzen.

 

Diru-sarrerei dagokienez, zuzeneko zergek 1.500 milioi egin zuten eta zeharkakoek 1.707 milioi. Hirugarren finantzaketa iturri garrantzitsuena zorpetzea izan zen, hala finantzatu baitziren 579 milioi.

 

Aurrekontuko saldo ez finantzarioak (diru-sarrera eta gastu ez finantzarioen arteko aldea) 56,9 milioiko zenbateko negatiboa izan zuen, iazko zifra %65ean hobetuz (163 milioi). Diruzaintza-gerakinaren zenbateko negatiboak gora egin zuen eta 183,62 milioira iritsi zen, eta iazkoarekin alderatuz %23 hobera egin du. Azpimarratzen du likidezia-fondoak %127 handitu direla, 2015ean 61,97 milioi izatetik 2016an 140,92 ,ilioi izatera.

 

Osasun arlokoa izan zen gastu portzentajerik handiena: %25. Bigarren kontzeptu nagusia Hezkuntza da, %15arekin. Estatuarekiko Hitzarmenak guztizko gastuaren %14 jaso baitzuen, 540 milioi bere gain hartu gabeko ahalmenengatik. Zor publikoak %13 suposatzen du eta gizarte zerbitzuek %7.

 

Foru administrazioaren finantza zorra 2016ko abenduaren 31n 3.058 milioikoa zen, eta horietatik 2.710 epe luzerakoak dira. Kopuru honek %5eko igoera suposatzen du (158,70 milioi) 2015ekoarekin alderatuz.

 

Zorraren batez besteko interes tipoa 2016an %3,62tik %2,92ra jaitsi da. Zorraren amortizazio aurreikuspenen arabera, %44a 2022 urtea baino lehen kitatu beharko da, 2024ko ekitaldia azpimarratuz, %16ko amortizazioa aurreikusten baita.

 

2016ko maiatzean, Estándar&Poor’s rating agentziak Nafarroako epe luzerako zorra “A egonkortasun ikuspegiarekin” esleitu zuen, Espainiako erreinukoarena baino altuagoa, eta 2017ko maiatzean hobetua “A ikuspegi positiboarekin”.

 

Foru Komunitateak esleitutako bermeei dagokienez, 163,52 milioira igo dira.

 

Txostenak dioenez, Foru Komunitateko Administrazio Publikoak 2016ko ekitaldian aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete zituen gastu-arauari dagokionez eta finantzaketa-beharrei dagokienez ere, aurreko ekitaldiarekin alderatuz.

 

Kontuen Ganberak txostenean arreta deitzen du lanpostu huts kopuru handia dela eta. Analisiaren arabera, Foru Administrazioan hutsik dauden 22.681 plazetatik 5.487 hutsik daude, eta horrek azpimarratzen du Osasunbidea, Hezkuntzan eta Administrazio nukleoan ematen den behin-behinekotasuna.

 

Enpresa publikoei dagokienez, 17 dira. Guztira 888 milioiko ondare garbia dute, eta 132 milioiko zorra. Ekitaldiko emaitza orokorrean 21 milioiko galerak izan zituzten. Sozietate publikoek 1.115 langile dituzte guztira, goi zuzendaritzakoak barne.

 

Horren haritik, txostenak Nafarroako Gobernuari analisi bat eskatzen dio Parque de la naturaleza de Navarra S.A. sozietateari buruz, Kontuen Ganberaren arabera publikoa izateko baldintzak betetzen baititu.

 

Bi talde parlamentariok eskatutako informazioarekin bi eranskin ditu txostenak. Alde batetik, publizitate instituzionalerako eta Gobernuaren eta enpresa publikoen turismorako kontratazioa, PSNk eskatutako ikerketa. Beste alde batetik, iraunaldia amaituta duten kontratuei buruzkoa, baina euren zerbitzua eskaintzen eta ordaintzen jarraitzen dena, izan ere, hala balitz gobernuaren aldetik “aberaste bidegabea” egongo litzateke. Hau UPN eta Geroa Baik eskatu zuten.

 

Publizitate instituzionaleko eta turismoko gastuei dagokienez, 2016an 1,6 milioi izan ziren. Azken hamarkadan nabarmen egin du behera gastu honek, duela 10 urte 10 milioitik gorakoa baitzen. Txostenean gastu honen zehaztasunak ematen dira eta hedabide digitalak gehitzeko araua eguneratzea proposatzen da.

 

Iraunaldia amaituta duten kontratuei dagokienez, 2017ko maiatzaren 31n 155 ziren, 51 euroko gastua suposatzen zutenak. Kontratua bukatu zenetik pasatako denboraren bataz bestekoa bi urte baino luzeagoa zen. Kontratu hauek oro har Osasunbideakoak dira. Gai honetako araudiak zerbitzuarekin jarraitzen ahalbidetzen du nahiz eta kontratua amaituta egon, zenbait oinarrizko zerbitzu bermatzeko helburuarekin. Zentzu honetan, Kontuen Ganberak kontratuak aurretik izapidetu daitezen aholkatzen du, egoera hau gerta ez dadin.

 

www.parlamentodenavarra.es

Mozioaren argitalpena (NPAO 8. Zk, 2017-01-12koa)