Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Irailak 20

Motibazio politikoko biktimen Legea berregin zezan Nafarroako Gobernua premiatzen zuen mozioa baztertu da

Aipatzen zen helburua ez zela biktima batzuk besteekin justifikatu edo parekatzea, baizik eta oraindik errekonozimendurik jaso ez duen kolektibo bati arreta ematea, bizikidetasuna sustatuz

Parlamentuko Osoko Bilkurak mozio bat baztertu du gaur UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta PPNren aurkako botoekin, PSNren aldekoekin eta I-Eren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen “lege proiektu bat egin zezan, gure 16/2015 Foru Legea deuseztatutzat deklaratzen duen epaian Konstituzio Auzitegiak adierazitako irizpideak errespetatuz, motibazio politikoko ekintzen ondorioz giza eskubideak urratu zaizkien biktimen errekonozimendura eta erreparaziora bideratua”.

 

Baztertutako mozioak bigarren atalean Foru Exekutiboari eskatzen zion “lege hori egin zezan indarkeria batzuk besteekin ez justifikatzeko eta ez parekatzeko printzipioen arabera, eta gure gizartearen printzipio etiko eta demokratikoak indartzera bideratu dezan, eta, batez ere, bizikidetasuna sustatzera bideratutako lege bat izan dadin, frentismorik eragin gabe”.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai eta I-Ek ordezteko zuzenketa bat aurkeztu dute, PSNk onartu ez duena, “Parlamentuaren gaitzespena adierazten zuena deusezteko epaian adierazitako argudioekiko, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimak babesgabetasunean uzteagatik, ezartzen baitzuen biktima hauen egiarako eskubidea zigor zirkunskripzioari lotuta doala soilik”.

 

Atzera bota duten zuzenketak, gainera, mahai gainean jartzen zuen Foru Legebiltzarraren lan egiteko borondatea “ahalik eta akordio zabalenak lortzeko lege integral baten proposamena eratzean, biktima hauen egiarako, errekonozimendurako eta erreparaziorako eskubideak aintzat hartuko dituen lege bat osatzeko, kaltetuen parte hartzeari irekitako prozesu batean”. Hala, Nafarroako Gobernua premiatzen zen “eskubide hauek defenda zitzan eta eraginkorrak izan zitezen bide juridiko guztiak iker zitzan”.

 

Zioen azalpenean, PSN talde parlamentarioak aurkeztutako mozioak argudio etikoak erabiltzen zituen Konstituzio Auzitegiak 16/2015 Foru Legearen, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen errekonozimenduari eta erreparazioari buruzkoaren zati handi bat deuseztatzean gelditu den “hutsune legala bete dadila” eskatzeko. Lege hau “bizikidetasuna normalizatzera eta gertatutakoaren memoria kritikoa eraiki eta ezartzera bideratutako lanabes baten modura ulertu beharko da”, “estatu demokratiko batek, bere handitasunaren agerkari moduan, aitortu behar dituen jarduketa okerren ondorioz biktima direnak ezin ditu alde batera utzi”.

 

Zentzu horretan, aipatzen zen helburua ez zela “biktima batzuk besteekin justifikatu edo parekatzea, baizik eta oraindik errekonozimendurik jaso ez duen kolektibo bati arreta ematea, bizikidetasuna sustatuz”. Sustatzaileen ustez, “legeak eman behar zaizkie biktima horiei errekonozimendua eta erreparazioa emateko, eta hori Zuzenbideko Estatuarekiko eta haren oinarrian dauden printzipio, eskubide, askatasun eta bermeekiko daukagun konpromiso etiko eta demokratikoaren agerkari bat da”.

 

Hau guztia, azpimarratzen da, “biktima bakoitzari bere kasua aitortuz eta benetako bizikidetza bat ahalbidetuz, iragan hurbil hau errepika ez dadin”.