Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Maiatzak 17

Legebiltzarrak Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat egiten du

Ganberak, ortzadarraren bandera egoitzan zintzilikatuta duela, diskriminazioaren aurka egiteko deia luzatu du eta tolerantzia eta aniztasunarekiko errespetua bultzatzeko kanpainak sustatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du

- Eledunen Batzarrak aho batez onetsi du adierazpen instituzional bat, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beste behin aldarrikatzen baitu pertsona orok daukala eskubidea aske eta presiorik gabe bizitzeko, bere sexu-orientazioare eta genero-identitatearen edo -adierazpenaren arabera. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta PSN talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerra foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak beste behin aldarrikatzen du pertsona orok daukala eskubidea aske eta presiorik gabe bizitzeko, bere sexu-orientazioaren eta genero-identitatearen edo -adierazpenaren arabera.

 

2. Nafarroako Parlamentuak herritarrei dei egiten die hausnarketa egin dezaten, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminazioaren aurka egitearen garrantziaz eta gure gizartean sexu-bestelakotasunarekiko errespetua sustatzeaz”.

 

3. Nafarroako Parlamentuak sexu-orientazio eta genero-adierazpen guztiekiko tolerantziaren eta errespetuaren alde kontzientziatzeko kanpainak bultzatzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du.

 

4. Nafarroako Parlamentuak, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, ostadarraren bandera jarriko du bere fatxadan, LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legeak jasotzen duenari jarraikiz”.