Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Maiatzak 23

Landa Garapeneko Departamentua premiatzen duen ebazpena zaldi abandonatuak jaso eta zaintzen dituzten elkarteekiko lankidetza-hitzarmen bat egin dezan

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Batzordean onetsia. 2018ko maiatzaren 23an

1.- Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua (Abeltzaintza Zerbitzua) premiatzen da zaldi abandonatuak jaso eta zaintzen dituzten elkarteekiko lankidetza-hitzarmen bat egin dezan 2018an, beharrezkoa den laguntza ekonomikoa jasoko dutena, elkarteen instalazioak, baliabide materialak eta ibilgailuak hobetzeko eta mantentzeko eta orain arte eman duten laguntza ematen jarraitzeko.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.