Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Otsailak 28

Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua jorratzeko legegintzako ponentzia bat eratzea onetsi da

Lege proiektuaren helburua ordenamendu juridiko nafarra Europako kontratazio egoerara moldatzea da, eta 204 zuzenketa partzial aurkeztu dira

Ogasuna eta Finantza Politikarako Batzordeak aho batez onartu du gaur Nafarroako Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege proiektua jorratzeko legegintzako ponentzia baten sorrera.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek proposatutako ponentziak hausnarketa epe bat irekitzeko helburua du, informazio eta iritzi desberdinak jasoz ahalik eta testu hoberena egiteko, legeak ekonomikoki eta sozialki duen eragina dela eta.

 

Talde eta elkarte parlamentarioek bihar arteko epea –osteguna martxoak 1- daukate, 12:00etan Ponentzia osatuko duten kideak nortzuk diren jakitera eman beharko dute. Behin ponentzia osatuta, datorren astean izango dela aurreikusten da, hilabeteko epea izango dute euren lanak bukatzeko.

 

Abiapuntu gisa, Gobernuak Parlamentuari (2017ko irailean) bidalitako Nafarroako Kontratu Publikoen Lege Proiektua izanen du Ponentziak, eta horri 204 zuzenketa partzialak gehitu beharko zaizkio.

 

Foru Lege proiektuaren xedea da ordenamendu juridiko nafarra Europako kontratazio egoerara moldatzea, Europa Estrategia 2020rekin bat etorriz, enplegu, produktibitate eta lotura soziala sortuko dituen garapen ekonomikorako eredu bat sustatzeko, eta funts publikoen erabilera eraginkor bat bermatuko duena.

 

Foru Legeak merkatu lehiakorrago bat sustatzea bilatzen du, ETEen parte hartzea erraztu (enplegu potentzial handiena eskaintzen dute) eta kontratazio publikoa erabiltzeko tresnak eskaintzea gizarte politikak, ingurumen politikak eta ikerketa politiketarako tresna gisa, hori guztia globalizazio ekonomikoaren esparruaren ikuspegi modernizatzailetik.

 

Helburu horrekin, gizarte ekonomia lehiakor batera joateko, prozeduraren sinplifikaziorako eta administrazio karga gutxitzeko neurriak gehitzen dira, kalitate-prezio harreman hobe bat bilatzeko, edozein esleipenerako oinarrizko kontzeptua.

 

 

  • www.parlamentodenavarra.es

  • Foru Lege Proiektuaren argitalpena (NPAO, 115.zk , 2017-09-21ekoa)

  • Zuzenketen argitalpena (NPAO, 22.zk , 2018-02-22koa)