Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Irailak 13

Gobernuak gazte langabeziaren murrizketaren joera "positiboa” dela baieztatu du

PPNren interpelazioak enpleguaren sorreraren "dezelerazioa" kritikatu eta Hezkuntza Departamentuaren eta NEZren arteko koordinazioa areagotu dadin eskatu du

Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako lehendakariordeak, Miguel Laparrak, baieztatu du gazte langabeziaren murrizketan “joera positiboa” ematen ari dela, eta adierazi du afera honek Foru Gobernuaren “lehentasun” izaten jarraitzen duela, gazteen langabezia tasa biztanleriaren gainerakoena baina handiagoa baita.

 

Parlamentuko kontrolerako Osoko Bilkuran PPNren interpelazio bati erantzunez, Laparrak baieztatu du “Nafarroan gazte langabeziak %52 egin duela behera 2013 urtearekin alderatuz, eta biztanleriaren osotasunean %42,4 egin du behera. Gazte langabetuen kopurua gehiago murriztu da biztanleriaren gainerakoekin alderatuz”, adierazi du.

 

Gainera, Eskubide Sozialetako lehendakariordeak “hausnarketa estrategiko” bat egitea beharrezkoa ikusten du, Nafarroan 32.000 gazte “galdu baitira demografikoki, eta joera honek biztanleria aktiboaren zahartze fenomenoa erakusten du, langile plantilletan eragin zuzena edukiz”.

 

Miguel Laparrak ziurtatu du politika publikoak helburu bikoitzarekin bideratu direla, batetik enpleguaren hazkundea eta bestetik enpleguaren kalitatea. Eredu gisa, azaldu du Garapen Ekonomikorako Departamentuarekin elkarlanean, pizgarriak martxan jarri direla pertsona gazteen kontrataziorako eta kalitatezko enplegua sustatzeko. “Ekimen honek arrakasta nabaria izan du eta 2018rako aurrekontua bikoiztu egingo da 2017koarekin alderatuz, 1,5 milioi bideratzetik 3 milioi bideratzera”.

 

Javier Garcíak (PPN) adierazi du “lauko gobernua iritsi zenetik gazte langabeziak gora egin duela”, eta ohartarazi du 2017an langabezi tasa Nafarroan %16,5 jaitsi zela, gazte langabezia soilik %3,42 jaitsi zen bitartean.

 

Gainera, adierazi du “gazteen artean behin-behinekotasuna %42koa dela, Nafarroako batez-bestekoa %16,6koa den bitartean. Datu hauek kezkagarriak dira oso eta Gobernuak esfortzua egin beharko luke gazte langabezia murrizteko. Gazteok gara Erkidegoaren etorkizuna eta Gobernuak ez badu ezer egiten egoera ez da hobetuko. Gainerakoek arazoei konponbidea bila diezaioten itxoitea ez da bide egokia”, adierazi du.

 

Martxan jar litezken neurrien artean, Javier Garcíak baieztatu du “enpleguen eskaintza eta eskaria egokitzea beharrezkoa dela, eta horretarako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza departamentuaren arteko elkarlana ezinbestekoa da, gazteek lanpostu bat ahalbidetuko dien ikasketak burutu ditzaten”.