Noiz argitaratua Asteartea, 2017.eko Azaroak 14

Garapen Ekonomikorako Batzordea Emaus Traperoen egoitzan egon da bisitan

Berriozarren ingurugiro eta gizarte eginkizunekin jarraitzeko Birziklatze eta Berrerabilpenerako Prestaketa Egoitza berria izango denaren lanak ikusi dituzte

Garapen Ekonomikorako Batzordea, UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek eskatuta, Emaus Traperoen instalazioetan egon da gaur bisitan, duela 45 urtetik hona objektu eta materialak Nafarroa guztian jasotzen dituen fundazioan.

 

Bertaratu diren parlamentariak Luis Zarraluqui (UPN), Virginia Alemán (Geroa Bai), Adolfo Araiz, Arantxa Izurdiaga (EH Bildu), Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Ainhoa Unzu (PSN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) izan dira.

 

Bisitan zehar Fundazioak burutzen duen ingurugiro eta gizarte eginkizuna azpimarratu da, egun 230 pertsonari enplegua ematen baitie, horietako gehienak zailtasun egoeran daudenak. Lan honen ondorioz, urtero jasotzen diren 9.000.000 kilogramoen %83 berreskuratzea lortzen da, eta modu honetan hondakinen hierarkia errespetatzen da (1 Saihestu, 2 Berrerabili, 3 Birziklatu) eta Ekonomia Zirkularrean aitzindari dira.

 

Sarasako instalazioak ikusi ostean, Parlamentariek Berriozarren entitateak erosi duen Berrerabilpenerako Prestaketa Egoitza berria izango dena ikusi dute. Nafarroan Ekonomia Zirkularraren erreferente izan nahi dute, Nafarroako Hondakinen Planean azpiegituratzat hartuko da eta Parlamentuaren 2014ko instantzia batean interes publiko gisa adierazia dago.

 

CPR berrian, egun hiritarrentzako auto erreparazio tailerra eta oihalgintza sektorea jarri dira martxan. Gainera, hiritarren sentsibilizaziorako multimedia ikasgelak egin nahi dituzte, azoka handi bat, eta Altzairugintza sektorerako esparru bat, jasotzen diren objektuak berrerabiltzeko edo birziklatzeko prestatuko diren tokia izango dena.