Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 15

Ez da aintzat hartu autonomia erkidegoei maisu-maistren kidegoan sartzeko atzerriko hizkuntzaren betekizuna ezartzeko baimena ematen zien legegintzako ekimena

Funtzio publikorako sarbiderako aukera berdintasunaren aurkako erasoa da Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Erentzat

Nafarroako Parlamentuak ez du aintzat hartu gaur, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN, PSN eta PPNren aldekoekin, Foru Lege proposamen bat, Autonomia Erkidegoei baimena ematen diena atzerriko hizkuntzaren betekizuna ezar dezaten maisu-maistren kidegoan sartzeko, eta Haur Hezkuntzako espezialitatea esperientziaren bidez lortu ahal izanen dela ezartzen duena.

 

UPN talde parlamentarioak sustatutako lege proposamenaren helburua Autonomia Erkidegoek beharrezko duten araudia garatzea zen, hizkuntza gaitasun frogatuko irakasleak eduki ditzaten atzerriko hizkuntzak ikasteko programetan.

 

Helburu horrekin, eleaniztasunaren sustapenarekin bat etorriz eta Europako 2020 Estrategiak ezarritako bigarren hizkuntzaren ezagutzari men eginez, Lege proposamenak Autonomi Erkidegoei ahalmena ematen zien “atzerriko hizkuntza baldintza gisa ezartzea atzerriko hizkuntzen ikasketarako programen garapenerako beharrezko ikusten dituzten lanpostuetan”.

 

Testuinguru horretan, lurralde bakoitzeko beharretara egokitutako hizkuntza irakaskuntza programen garapena zailtzen duten estatuko legezko xedapenekin amaitzeko, otsailaren 23ko 276/2007 Dekretu Erreala aldatzea proposatzen zen, hala, Autonomia Erkidegoek “lekualdatze-lehiaketetan egin ohi den bezala atzerriko hizkuntzen ezagutza egiaztatzeko aukera izan dezaten”.

 

Era berean, azaroaren 4ko 1594/2011 Dekretu Errealaren erreforma aurreikusten zen, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioek Haur Hezkuntzako espezialitatea lortzeko aukera izan dezaten “esperientziagatik, giru urtetan zehar espezialitate horretan lan egin izanagatik”.