Noiz argitaratua Ostirala, 2017.eko Urriak 6

Euskaltzaindiaren Osoko Bilkura Nafarroako Parlamentuan

Ainhoa Aznárezek ongietorria eskaini die euskaltzainei, eta azpimarratu du euskara ikertu, garatu eta zaintzearen zereginari egiten dioten ekarpena

Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznárez Igarzak ongietorria eskaini die gaur euskaltzainei, beren osoko bilkura Nafarroako Parlamentuaren egoitzan bigarren aldiz egitera etorri diren egun honetan.

 

Euskaltzaindiaren ordezkariei Batzordeen aretoan egin die harrera Parlamentuko Lehendakariak, non 10:00etatik aurrera eginen baita haien hileroko bilkura. Euskara ikertu, garatu eta zaintzearen eginkizunari egiten dioten ekarpenaren balioa goraipatu ondoren, dei egin die Euskara ibiltaria erakusketaren inauguraziora, zeina Atalondoan izanen baita, 18:00etan.