Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 19

Espainiako Gobernua premiatzen duen ebazpena birbanaketarako eta desberdintasun-murrizketarako ahalmen handiagoko pentsio-sistema publiko bat ezar dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 19an

1. Espainiako Gobernua premiatzen da "2011ko kontsentsura itzul dadin, 2011-2015 legegintzaldian zehar sartutako lege-aldaketa guztiak indarrik gabe utziz: 5/2013 Errege Lege Dekretuak erretiro aurreratuari buruz eginiko arauketa eta 23/2013 Legea, Jasangarritasun Faktorea eta Gizarte Segurantzaren Pentsioen Sistemaren Errebalorizazio Indizea arautzen dituena, oso-osorik".

 

2. Estatutako Gobernuari eskatzen zaio "pentsioen erosahalmena berma dezan, haien gaurkotzea KPIaren arabera egitea berreskuratuz".

 

3. Espainiako Gobernua premiatzen da "jasangarritasun-faktorea, PPk 23/2013 Legean ezarritakoa, ken dezan; faktore horrek eraginen du erretiro-pentsioak murriztea kasuan kasuko kohortearen bizi-itxaropenaren arabera, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera".  

 

4. Espainiako Gobernua premiatzen da "sistemaren gastuak arrazionaliza ditzan, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorretara eramanez prestazioei ez dagozkien gastuak; honako gastu hauek, besteak beste: Enplegua sustatzeko neurriak (kuota-murrizketak, tarifa lauak eta abar). Baldin eta horietakoren bati eustea beharrezkotzat jotzen bada, hobarien bidetik egin beharko litzateke, eta Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura. Bestetik, Gizarte Segurantzaren Erakunde Administratiboen kudeaketarako gastuak, gainerako erakunde publikoekin egiten den bezala.

 

5. Espainiako Gobernua premiatzen da "sistemaren diru-sarrerak handitu ditzan: Gizarte Segurantzaren finantzaketa osatuz, besteak beste, zergetatik datozen diru-sarreren bitartez, urtero kotizazioen bidezko diru-sarrerak osatzeraino, sistemaren barruan diru-sarrera horiek berriz orekatzen diren arte; esate baterako, bankari eta transakzio finantzarioei aparteko zerga berriak ezarri beharko litzaizkieke. Gure ustez, Espainiako gizarte osoak finantza-entitateen erreskatean lagundu baldin badu, zerga horrek balio beharko luke pentsioen sistema publikoaren erreskatea lortzeko. Bestetik, enplegu irregularraren eta Gizarte Segurantzari eginiko iruzurraren aurkako borroka areagotuz".

 

6. Estatutako Gobernuari eskatzen zaio "sistemaren babes-izaera hobetu dezan, Erreserba Funtsaren kudeaketa modernizatuz haren erregularizazioa hobetzearen bidetik, urteroko izaera duten funtsak erabiltzeari mugak ezarriz".

 

7. Espainiako Gobernua premiatzen da "berariazko neurriak har ditzan gizonen eta emakumeen pentsioen zenbatekoaren artean egun dagoen arraila, % 40 ingurukoa, pixkanaka deuseztatzen joateko. Lanaren arlorako berdintasun lege bat onestea, soldaten arraila eta, horrenbestez, kotizazioen arraila deuseztatze aldera, horrek azkenean pentsio txikiagoak eragiten baititu. 27/2011 Legean jasotako sozialisten legegintza-ekimena berreskuratzea, 65 urtetik gorakoak izan eta beste pentsio publikorik jasotzen ez dutenen alargun pentsioa oinarri arautzailearen % 60ra arte igotzekoa; izan ere, neurri horrek, gehienbat, emakumeengan izanen du eragina".

 

PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1. puntua UPN eta PSNren aldeko botoekin, Geroa Bairen abstentzioarekin eta EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PPN eta I-Eren kontrakoekin onetsi da.

 

2, 3 eta 7. puntuak UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldekoekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

4. puntua Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta UPN eta PPNren aurkakoarekin onetsi da.

 

5. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldekoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin.

 

6. puntua UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoa, EH Bilduren abstentzioa eta PPNren aurkakoa