Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Maiatzak 15

Espainiako Gobernua pentsioen kalkuluan jasangarritasun-faktorea eta errebalorizazio-indizea ken ditzan premiatzen duen ebazpena

Eskubide Sozialetako Batzordean onetsia. 2018ko maiatzaren 15ean

1.- Espainiako Gobernua premiatzen da jasangarritasun-faktorea eta errebalorizazio-indizea ken ditzan, Espainiako Konstituzioaren 41. eta 50. artikuluetan jasotako askitasunaren printzipioaren eta pentsio egoki eta gaurkotu bat edukitzeko eskubidearen aurkakoak baitira.

 

2.- Espainiako Exekutiboari eskatzen zaio Gizarte Segurantzaren sistema publikoaren finantzaketa jasotzea Estatuaren Aurrekontu Orokorretan, gizarte-kotizazioek Gizarte Segurantzaren babesa eta pentsio egoki, gaurkotu eta nahikoak bermatzeko adina ematen ez dutenean.

 

3.- Espainiako Gobernua premiatzen da Gizarte Segurantzako tarifa lauak, hobariak eta kuota-murrizketak ken ditzan, zeinek enpresen kontratazio-kostuak merkatu besterik ez baitute egin, kalitatezko enplegua sortu gabe eta Gizarte Segurantzarentzako diru-sarreren galera justifikaziorik gabea eragiten baitute.

 

4.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio lan-iruzurra pertsegi dezan eta Laneko Ikuskaritzaren jarduna bultza dezan, kontratazioan iruzur handiena detektatu den sektoreetan kanpainak areagotuz.

 

5.- Estatuko Gobernuari eskatzen zaio testu bateginean arau-hausteak eta arau-hausteen zehapen-araubidea alda ditzan, Gizarte Segurantzari eginiko iruzurraren aurkako borroka hobetzeko.

 

6.- Gobernua premiatzen da Gizarte Segurantzaren gehieneko kotizazio-muga ken dezan.

 

Izquierda Ezkerrak aurkeztua.

 

1 eta 3 puntuak Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPPNren aurkakoekin onetsi dira.

 

2. puntua Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

4. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta PPNren abstentzioarekin onetsi da.

 

5.puntuaren alde bozkatu dute UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-E, PPNk aurka.

 

6. puntuaren alde bozkatu dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek, UPN eta PSN abstenitu dira eta PPNk aurka bozkatu du.