Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Uztailak 26

Espainiako 20 urtez beherako emakumezkoen futbol selekzioari harrera ofiziala egin zaio

Aznárez pozik agertu da, “erakundeen axolarik eza eta nagusi den paternalismo sakona gorabehera, emakumeek futbolean ere erakutsi ahal izan dituztelako berezkoak dituzten gaitasunak”

Frantziako Mundu Txapelketari begira Espainiako 20 urtez beherako emakumezkoen futbol selekzioa Tafallan bilduta dagoela eta, Nafarroako Parlamentuak harrera ofiziala eskaini du, eta horren helburua izan da, Ainhoa Aznárez Igarzaren hitzetan, “oraindik ere gizonezkoen unibertsoari lotuta dagoen kirol baten garapenean emakumeei dagokien eginkizuna nabarmentzea, ez baitzuten 1980ko azarora arte lortu Federazioaren aintzatespen ofiziala”.

 

Inaugurazioko hitzaldian, emakumezkoen futbolak “pixkanaka lortu duen aldaketa eskerga” goraipatu du Foru Legebiltzarreko lehendakariak. Gogora ekarri du nola frankismoaren garaipenaren ondoren Falangearen menpean egon zen, eta jada 1955etik aurrera, bitxikeria, ikuskizun eta denbora-pasen txokoan baztertuta orduko prentsan, erakustaldiko lehen partida haien azpian indar higiarazle gisa zetzan morboari zegokion moduan”.

 

Horren haritik, Ainhoa Aznarezek gogorarazi du garai batean ez zela erraza “neska talde bat ikustea espazio publikoan baloiari ostikoka beren feminitateari buruzko komentario gutxiesgarriak entzutera arriskatu gabe”, eta pozik agertu da, “erakundeen axolarik eza eta nagusi den paternalismo sakona gorabehera, Europaren eta Hego Amerikaren aldean nabarmen atzeratuta bada ere, emakumeek arlo honetan ere erakutsi ahal izan dituztelako berezkoak dituzten gaitasunak”.

 

Hala, “laguntza pribatua eta hain intrantsigenteak ez diren zenbait estamenturen borondatea” eskertu ondoren, lehendakaria 20 urtez beherako emakumezkoen selekzioko kideei zuzendu zaie zorte ona opatzeko eta eskaera hau egiteko: Frantziako Mundu Txapelketako beren jarduna “omenaldia izan dadila, finkatuta dagoen baina oraindik ere generoen arteko talkak emakumea bigarren planoan kokatzen duen kirol horretan aitzindari izan ziren emakume ausart haientzat guztientzat. Zorionak ematen dizkizuet emakumezkoen futbola zerbait serio bihurtzen jarraitzen duzuelako, boluntarismo hutsetik bada ere. Egitura profesionalik ez izateak ez du esan nahi eliteko futbolaririk ez dagoenik. Zuek zarete horren froga. Arlo horretan ere talentuak emigratu beharra izan du”.

 

Azkenik, Ainhoa Aznarezek “ziur aski Espainiako emakumezkoen futbolaren lehen kronika izan zena” aipatu du, ‘El Mundo Deportivo’ko orrialdeetan Las niñas futbolísticas izenburuaren pean jaso zena, Bartzelonan 1914ko maiatzaren 31n jokatu zen partidari buruz. “Ikusiko duzuenez, denboraren iragana salatzen duten adjektibo batzuk daude testu horretan. Besteak beste, honelako gauzak esaten ditu”:

 

“Anteayer, en el campo del Español, jugóse el primer partido de fútbol entre representantes del sexo débil, que en dicho día se parangonaron con el fuerte. Esta primera actuación de la mujer en el viril fútbol, no nos satisfizo, no sólo por su poco aspecto sportivo, sino que también porque a las descendientes de la madre Eva, les obliga a adoptar tan poco adecuadas como inestéticas posiciones, que eliminan la gracia femenil. Las niñas futbolistas no convencieron a las personas amantes de lo bello, en todos sus aspectos”.

 

“Zorionez, zenbait gauza aldatu egin dira, eta zuek ere aldatzen lagundu duzue. Nafarroa futbolari bikainen eta Lagunak bezalako klub ospetsuen sorlekua da, eta espero dut lagundu egingo dizuela 20 urtez beherako Emakumezkoen Futboleko IX. Mundu Txapelketan helburuak lortzen. Zuen iraunkortasunak eredua emanen ahal du”.

 

Ana Herrerak, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak, agerian jarri du “Nafarroako Gobernuak emakumezkoen kirola bultzatu eta sustatzeko hartu duen konpromisoa”, eta, horren ildotik, emakumezkoen selekzioko jokalariei eskatu die beren jarreraren bidez eredu izaten jarrai dezatela. “Kirolak aintzat hartuko dizue eta gizarteak eskertuko, emakume guztion artean pausoak ematen ari baikara egiazko berdintasuna lortzeko futbolean, kirolean eta bizitzan. Espero dut gure Komunitateko instalazioak, zehazki Tafallakoak, zuen gustukoak izatea. Mundu Txapelketari adi egonen gara. Zorterik onena opa dizuegu”.

 

Rafael del Amok, Nafarroako Futbol Federazioko lehendakari, Espainiako Federazioko lehendakariorde eta emakumezkoen futbolaren arduradun nagusiak, Nafarroako Parlamentuaren abegia eskertu ondoren, konpromisoa agertu du “kirol hau sustatzeko; oso identifikatuta gaude harekin eta ikusgaitasuna ematen segitu nahi dugu, areago etapa berri honetan, guztiz engaiatutako lehendakaria dugularik. Gure emaitzak ikusirik kontrakoa ematen badu ere, apenas ditugun 45.000 fitxa, Alemania edo Frantzia bezalako herrialdeek baino askoz gutxiago. Hazten segitu beharra dago, Nafarroan ere bai, eta horretarako lankidetza politikoa eskatzen dizuegu. Harro sentitzen gara hemen egoteaz. Eskerrak ematen dizkizuegu”.

 

Maite Orozek, bere aldetik, aitortu du harro dagoela “Espainiako selekzioan Nafarroa ordezkatzeaz, izugarri pozik" prestakuntza bere lurrean bukatu izanaz, eta Mundu Txapelketan "ahalik eta ongien aritzen” saiatuko direla agindu du.

 

Ekitaldia Legebiltzarraren egoitzako erakunde-aretoan egin da, eta parlamentari hauek bertaratu dira, besteak beste: Unai Hualde, lehendakariordea, Javier Esparza, Cristina Altuna (UPN), Virginia Alemán (Geroa Bai), Mikel Buil (Podemos-Ahal Dugu), María Chivite, Nuria Medina (PSN) eta Rubén Goñi, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua (NKGI).

 

20 urtez beherako emakumezkoen Espainiako futbol selekzioko kide hauek joan dira harrera ekitaldira: Andrea Andrea Sierra, Maite Oroz, Lucía García, Damaris Egurrola (Athletic Club), Carmen Menayo, Mª Isabel Rodríguez, Laia Aleixandri López (Atlético Madrid), Catalina Tomás Coll (Collerense), Ona Batlle, Silvia Rubio (Madrid CFF), Nuria Rábano (Deportivo Abanca), Aitana Bonmatí, Patricia Guijarro, Candela Andújar, Claudia Pina (FC Barcelona), Berta Pujadas (Espanyol), Noelia Ramos (Levante UD), Paula Fernández (Málaga CFF), Eva María Navarro (SPA Alicante Femenino), Lucía María Rodríguez (CD Tacón), Paula Sancho (Valencia Féminas CF), Pedro López, María Antonia Is (entrenatzaileak), Juan José González, Javier Velázquez, Rubén Jiménez, Carlos Ruiz, Darío Vaquero, María Gil, Andrés Clavijo, Edurne Barrio, Guillermo Ramos y Joaquín Retamosa.