Noiz argitaratua Ostirala, 2007.eko Azaroak 23

Erabakia. Horren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroarako eredu ekonomiko berri bat presta dezan

"Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatzen du Nafarroarentzako eredu ekonomiko berri bat diseina dezan, Foru Komunitateko ordezkari politikoekin eta eragile ekonomiko eta sozialekin lankidetzan, horrek, 2008-2013 eperako garapen iraunkorreko programa batean jasoa, exekutiboaren politika ekonomikoa taxutuko duen garapen integraleko estrategia ezar dezan, oinarri hartuz jakintza, berrikuntza, lehiakortasuna, nazioartekotasuna eta elkartasuna, bai eta talde politikoek horri buruz behin eta berriz esandakoak ere."