Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 13

Eledunen Batzarrak onetsitako adierazpen baten bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du sexuagatiko soldata-diskriminazioaren aurkako “Nik doan lan egiten dut” kanpainarekin.

Parlamentuko mahaian eta eledunen batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 13an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu sexuagatiko soldata-diskriminazioaren aurkako “Nik doan lan egiten dut” kanpainarekin. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aldeko botoa eman dute talde parlamentario eta foru parlamentarien elkarte guztiek, EH Bildu Nafarroak salbu, abstenitu egin baita lehenengo puntuan.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du “Nik doan lan egiten dut” kanpainarekin.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuak emakumeen eta gizonen arteko soldata-berdintasunerako lege bat lehenbailehen gara dezan, ordainsari-desberdintasuna desagerraraziko duena eta etxeko nahiz zaintzako lanetan emakumezkoek jasaten duten gainkargari amaiera emanen diona, Kongresuak aurtengo otsailean premiatu zuen moduan.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Espainiako Gobernuak bete ditzan Europako Batzordeak soldata-berdintasunaren alorrean emandako gomendioak eta, zehazki, gure legedian jasotzea “balio bereko lana” kontzeptuaren definizioa.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du beharrezkoa dela Nafarroako Gobernuak baliabide gehiago jartzea soldata-arraila murrizteko, justiziari eta ekitateari dagokien arazo bat baita”.