Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 27

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten du Nafarroako Foru Komunitateko Hitzarmen ekonomikoa aldezten duela

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 27an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten du Nafarroako Foru Komunitateko Hitzarmen ekonomikoa aldezten duela. Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Talde parlamentario guztiek adierazpenaren alde bozkatu dute, I-Ek izan ezik, bigarren puntuaren kontra bozkatu baitu.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Nafarroako Foru Komunitatearen Hitzarmen Ekonomikoa aldezten duela; izan ere, gure foru araubidearen adierazpide garrantzitsu bat da, eta Nafarroako herritarrei dagokien eskubide historiko eta demokratiko bat.

 

2. Nafarroako Parlamentuak arbuiatu egiten ditu zenbait ordezkari politikoren adierazpenak zeinek auzitan jartzen baitute Nafarroaren elkartasuna, Nafarroako Foru Araubidearen Hitzarmen Ekonomikoa den tresna bereki baten aurkako erasotzat jotzen dituelako.

 

3. Nafarroako Parlamentuaren ustez, lehenbailehen lortu beharra dago akordio bat, Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmeneko ekarpena gaurkotuko duena indarreko bosturtekorako”.