Noiz argitaratua Astelehena, 2017.eko Azaroak 20

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bide Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten baitie Siemens Gamesako langileei

Mahaian eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2017ko azaroaren 20an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez, zeinaren bide Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten baitie Siemens Gamesako langileei. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere babesa adierazten die Siemens Gamesako langileei.

 

2. Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela Siemens Gamesa enpresak Nafarroan dituen lantegietan enplegua mantentzea.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du Nafarroako Gobernuak konponbidea bilatzeko aukera guztiak agortu behar dituela lanpostu guztiak mantentze aldera, eta bere eskumenen mugapean dauden erraztasun guztiak eman behar dituela.

4. Nafarroako Parlamentuak adierazten du Foru Komunitatean enplegua sortzearen eta jada dagoenari eustearen aldeko apustua egiten duela, herritarren kezka nagusia eta oraingo zein etorkizuneko garapenerako eragilea baita.

 

5. Ebazpen hau Siemens Gamesako zuzendaritzari igorriko zaio.