Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Apirilak 25

Bildu-k eta SNk Espainiako Gobernua Erregistroen Erreforma Integralerako lege aurreproiektua erretira dezan premiatzeko aurkeztutako bi ebazpenak onetsi dira

Esaten da ezen erregistro bulegoen eskumenak erregistratzaileen korporazioei eta notarioei ematea sistema judiziala are gehiago pribatizatzea dela

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabeko parlamentariek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur, zeinaren bidez Parlamentuak “sistema judizialaren pribatizazio mota ororen aurka dagoela” adierazten duen.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Espainiako Gobernua premiatzen den “Erregistroen Erreforma Integralari buruzko Legearen aurreproiektua erretira dezan, berdintasunezko justizia unibertsalaren arloan atzera egitea dakarrelako”.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Parlamentuak adosten du “Espainiako Gobernuari eta Justiziako ministro Alberto Ruiz Gallardón jaunari igortzea mozio hau”.

Zioen azalpenean, Bildu-k bultzatutako ebazpenak gaitzesten du Erregistro Zibilen esparruan “erregistratzaile eta notarioen korporazioei ematea erregistro bulegoen eskumenak”, izan ere, eredu aldaketa hori eta sistema judizialean tasak jartzea maila “pribatizatzaile eta murriztaile” berean daude.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 30. zk., 2013-03-18koa)

Parlamentuak Erregistro Zibilak zerbitzu doakoa eta publikoa ematen jarraitzea beharrezkoa dela adierazten duen ebazpena onetsi dute

Parlamentuko Osoko Bilkurak, UPNk, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta PPNk haren aurka emandako botoarekin, ebazpen bat onetsi du gaur zeinaren bidez Parlamentuak adierazten duen “gaur dagoen bezala mantendu behar dela Erregistro Zibila; alegia, nafar herritarrei doako zerbitzu publikoa emanez”.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Parlamentuak “babesten” duen “bake epaitegiek beren lana egiten jarraitzea Nafarroa osoan dauden 267 epaitegietan, uste duelako beharrezkoak direla Justizia bizkorragoa izan dadin eta herritarrei izapideak errazteko”. Idatz-zati horrek PPNk haren aurka emandako botoa eta UPNren abstentzioa jaso ditu.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Espainiako Gobernua premiatzen da “erretira dezan Justizia Ministerioaren lege aurreproiektua, Erregistro Zibilari eta bake epaitegiei eragitea aurreikusten dena”. Idatz-zati honek talde guztien babesa jaso du, PPNrena izan ezik.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra parlamentu-taldeak bultzatutako ebazpenak dio ezen Erregistro Zibila pribatizatzeak, hau da, merkataritza- eta jabetza-erregistratzaileen esku geratzeak, berekin dakarrela “herritarrei tasak ezartzea, lanpostuak galtzea eta zerbitzua larriki okertzea”.

Proposatu duen taldea erregistro zibilak digitalizatzeko inbertitu diren 130 milioiri ere dagokio, izan ere, “ez du arrazoizkoa ematen diru publikoarekin milioi askoko inbertsio bat egiteak Erregistro Zibila modernizatzeko eta, ondoren, haren lana eliteko kidego bati lagatzeak, geroago tarifa jar diezaion”.

Nafarroari dagokionez, esaten da Iruñeko Erregistro Zibilak bost urte doi dituela, eta 276.000 euroko kostua izan zuela bere ekarpenak; alegia, “diru publikoa are gehiago xahutzea izanen litzateke”.

Gainera, Botere Judizialari buruzko eta Mugape eta Antolaketa Judizialari buruzko Lege Organikoan “egin litekeen” erreforman aurreikusten da bake-epailearen figura desagertzea. Horiei dagokienez, aipatzen da haien jurisdikzioan egiten duten lan garrantzitsua, “lehen auzialdiko epaitegirik ez dagoen” udal dermioei atxikita daudenak.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 37. zk., 2013-04-09koa)