Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Otsailak 20

Atzera bota dute mozio bat, zeinaren bidez, Nafarroako Gobernua premiatzen baitzen seme-alabak beren kargura dituzten familiei laguntzeko politika publikoak aplika zitzan

UPNk Nafarroako araudia gaitzesten du uste baitu erreforma fiskalak eta egungo guraso baimenaren ezarpenak ez dutela berdintasuna eta kontziliazioa errazten

Eskubide Sozialetako Batzordeak atzera bota du gaur mozio bat, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aurkako botoekin eta UPN eta PPNren aldekoekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen zen “Familia ugari izaera manten zezan familia ugariaren tituluak eguneratzen direnean, Familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen aldaketak adierazten duen moduan, eta, beraz, familia-buruen eta familia-unitatean gelditzen diren 21 urtetik beheitiko seme-alaben txartelen gehieneko iraungitze-data ere bai”.

 

Zentzu horretan, eskatzen zen “familia ugaria egiaztatzean, bereizketa egin zedin familia-unitateko kideen indarraldiaren edo iraungitzearen arabera. Eta, horiek horrela, urteroko berrikuspenean bereiz zedin egoeraz aldatu egin diren familia ugarien tituluen txarteletan. Alegia, familia ugariaren izaera mantentzen duten 21 urtetik 25era bitarteko seme-alabena, ikasketak jarraitzeko ikastetxe ofizial batean matrikulatuta dauden bitartean eta diru-sarrerarik ez badute”.

 

Atzera botatako mozioak bigarren puntu bat zuen, Gobernua premiatzen zuena “oinarri arautzailea alda zezan familia ugariendako aparteko gastuetarako laguntzen deialdian, entzute-protesietarako, preskripzio optikoetarako, ortopediarako eta ortodontziarako direnean, datei dagokienez; eta, beraz, indarrean egon dadin dagokion urteko 12 hilabeteetan zehar, eta ez maia¬tzaren 31tik urriaren 15era arteko epean bakarrik, zeina aurreikusten baita 2016tik 2019ra arte indarra duen deialdian. Kanpoan gera ez daitezen ortopediako, betaurrekoetako eta bestelako gastu batzuk, deialdian jasotzen direnak eta urriaren 16tik abenduaren 31ra arte gertatzen badira, laguntzen deialdiaren egungo testuan agertzen den bezala, zeina, berriro diot, 2019ra arte indarrean baitago”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozka egin dute; PSNk abstenitu egin du eta UPN eta PPNk kontrako botoa eman dute.

 

Era berean, hirugarren puntuan, Nafarroako Gobernuari eskatzen zitzaion “alda zedin familia bizitzeko gutxienekoaren izaera, eta gutxieneko familiarraren kenkaria, gisa horretan, zerga-oinarriari aplika zekion. Hau da, PFEZko murrizketa pertsonal eta familiarren kenkaria, kuotatik egin ordez, zerga-oinarritik eginen da, berriro ere”. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozka egin dute; PSN abstenitu egin du eta UPN eta PPNk kontrako botoa eman dute. Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek alde bozka egin dute; PSNk abstenitu egin du eta UPN eta PPNk kontrako botoa eman dute.

 

Hori guztiaz gain, Gobernua premiatzen zen “familia-politikak genero- eta familia- ikuspegiarekin ezar zitezen: jaiotza, adopzio edo etxean hartzeagatiko baja-aldiak luzeagoak izan zitezen sustatzea, atxikimendua errazteko. Gizonezkoei zein emakumezkoei berdin eragiten dieten neurriak aplikatzea, aitatasun eta amatasun baimenak biendako berdinak eta besterenezinak izan daitezen. Eta gainerako lan-eskubideak ere izan daitezen eskubide indibidualak, berdinak, besterenezinak eta ordainduak”. Geroa Bai, EH Bildu eta I-Ek alde bozka egin dute; PSN eta Podemos-Ahal Duguk abstenitu egin dute eta UPN eta PPNk kontrako botoa eman dute.

 

Azkenik, Gobernua premiatzen zen “aintzat har zezan guraso-baimenaren gutxieneko iraupena lau hilabetetik sei hilabetera luzatzea, familiaren eta lanaren bateragarritasuna hobetzeko eta haurrarekiko atxikimendua sustatzeko. Proposa zezan guraso-baimenaren xede den haurraren adina handitzea, eta kontuan hartzea ere guraso-baimena haurraren legezko adinetik harago luzatzeko aukera, desgaitasuna edo iraupen luzeko gaixotasuna duten haurren kasuan, Europako zuzentarauan aurreikusten den bezala”. Geroa Bai, EH Bildu eta I-Ek alde bozka egin dute; PSN eta Podemos-Ahal Duguk abstenitu egin dute eta UPN eta PPNk kontrako botoa eman dute.

 

Zioen azalpenean, UPN talde parlamentarioak sustatutako mozioak zioen “familiaren diru-sarreren araberako haur desberdintasunean Espainia herrialde garatuen artean azken tokietan dagoela”, nahiz eta Espainiako Gobernuak Familia ugariak babesteko 40/2003 Lege aldaketarekin neurriak gehitu, horri esker familia ugariaren izaera manten­tzen da seme-alabetatik azkenak e­txea uzten duen arte”:

 

Testuinguru horretan, Nafarroan indarrean dagoen araudia zalantzan jarri da, forma aldetik, izan ere, “Nafarroan e­txean 21etik 25urtera bitarteko seme-alabak dituzten familiek urtero berritu behar dute familia ugariaren titulua”, baita funtsaren aldetik ere, zeren eta “ ez erreforma fiskalak (inguruabar pertsonal eta familiarrengatiko murriztapenak zerga-oinarrian aplikatu ordez, kuotan aplikatzen dira) ezta egungo guraso baimenaren ezarpenak ez dute berdintasuna eta kontziliazioa errazten”.

 

Virginia Alemán (Geroa Bai) lehendakari duen saiora, Mónica Doménech, Iñaki Iriarte, Luis Zarraluqui, Carmen Segura (UPN), Isabel Aranburu, Rafael Eraso (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde, Esther Korres (EH Bildu), Mikel Buil, Carlos Couso (Podemos-Ahal Dugu), Nuria Medina, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta José Miguel Nuin (Izquierda-Ezkerra) joan dira.