Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Martxoak 1

AP-15 autobidea doakoa izan dadin Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena onartu da

Parlamentuak zentzu horretan onetsitako bi ebazpen aipatzen ditu ebazpenak eta hiru hilabeteko epean eskakizunen eta kostuen gaineko azterlan bat presta dezan eskatzen du

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onartu du gaur, EH Bildu, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen da “bete ditzan Parlamentuak 2016ko apirilaren 8an eta 2017ko urriaren 6an onetsitako erabakiak, AP-15 autobidea guztiz doan ezar dezan premiatzen duena”.

 

Onetsitako mozioak bigarren puntuan Gobernua premiatzen du “hiru hilabeteko epean azterlan bat presta zezan, AP-15 autobidearen doakotasuna ezartzeko izapidea hasteko behar diren eskakizunen analisiaren eta kostuen gainekoa”.

 

Zioen azalpenean, PPN Foru Parlamentarioen Elkarteak sustatutako ebazpenak Parlamentuak onetsitako AP-15 errepidearen doakotasuna eskatzen zuten bi ebazpenak aipatzen zituen, azkena 2017ko urrian gauzatutako Erriberako egoerari buruzko Osoko Bilkuran onartua, eta zentzu horretan, “Errioxa eta Aragoiko Gobernuek egindako hitzarmenak nabarmentzen ditu, kasu honetan AP-68arekin, zenbait baldintzetan bere doakotasuna ezartzeko”.

 

Testuinguru horretan, AP-15 errepidearen dohakotasunaren eskerak duen “babes zabala, batez ere Erriberan” nabarmentzen da, eta lurralde oreka arrazoiak erabiltzen dira, “Foru Komunitatearen gainerako lurraldeekin alderatuz desberdintasun gehien pairatzen duen lurraldeetako bat baita”.