Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 5

Adierazpen instituzionala onetsi da, zeinaren bidez, Parlamentua konprometitzen da egin beharreko zuzemenak egitera Espainiako Gobernuaren aitzinean, sentsibilitatea eta konponbideak exigitzeko pentsiodunen bidezko eskariak direla eta

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 5ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentua konprometitzen da egin beharreko zuzemenak egitera Espainiako Gobernuaren aitzinean, sentsibilitatea eta konponbideak exigitzeko pentsiodunen bidezko eskariak direla-eta. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Unión del Pueblo Navarrok, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak, eta Nafarroako Alderdi Popularra abstenitu da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

1. “Nafarroako Parlamentua konprometitzen da egin beharreko zuzemenak egitera Espainiako Gobernuaren aitzinean, sentsibilitatea eta konponbideak exigitzeko pentsiodunen bidezko eskariak direla-eta, horien erosahalmena manten dezan eta azken bost urteotan galdutakoa errekupera dezaten, bai eta beste horrenbeste PENTSIO-SISTEMA PUBLIKOAREN ALDEKO NAFARROAKO KOORDINAKUNDEAREN gainerako eskariak ere (honekin batera, manifestua).

 

2. Nafarroako Parlamentuak, aurtengo martxo osoan zehar, pentsio-sistema publikoaren eta pentsio duinen alde deituta dauden mobilizazioen karietara, lazo marroi handi bat jarriko du Parlamentuaren fatxadan, Estatuko Gobernuak egindako pentsio-igoera lotsagarriaren eta pentsio-sistema publikoa desegitera bideratutako bere politiken errefusaren sinbolo gisa”.