Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Apirilak 16

Adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Boro LHri eta beren jarduna mugatuta duten hedabideetako profesional guztiei

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko apirilaren 16an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Boro LHri eta beren jarduna mugatuta duten hedabideetako profesional guztiei. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren lehenengo puntua Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoarekin onetsi da; UPNk, PSNk eta PPNk aurkako botoa eman dute. Bigarren puntua aho batez onetsi da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak elkartasuna adierazten die Boro LHri eta prentsa eta informaziorako eskubide konstituzionalak baliatzeagatik beren jarduna mugatuta, kriminalizatuta ez denean, ikusten duten hedabideetako profesional guztiei; espero dugu prozesu justua izan dezaten, berme guztiekin, eta ikertzea 2014ko martxoaren 29ko poliziaren jardun larria eta izan daitezkeen ardurak argitzea.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa agertzen du kazetaritza kritikoarekin eta adierazpen eta informazio askatasunaren balio konstituzionalekin, demokraziaren oinarri baitira eta iritzi publiko aske bat osatzeko funtsezkoak”.