Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Ekainak 25

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “manadari” buruzko azken erabaki judizialarekiko desadostasuna adierazi nahi baitu

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko ekainaren 25ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “manadari” buruzko azken erabaki judizialarekiko desadostasuna adierazi nahi baitu. EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak. UPNk 2. eta 4. puntuen alde bozkatu du eta 1. eta 3. puntuen aurka bozkatu du. PPNk erabaki du bozketan parte ez hartzea.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. “Manadari” buruzko azken erabaki judizialarekiko desadostasuna adierazi nahi du.

 

2. Uste du erabaki judizial horrek gizartearen eta erakunde judizialen arteko banaketa areagotzen laguntzen duela.

 

3. Salatzen du Nafarroako Probintzia Auzitegiaren autoak emakumeen segurtasun eza areagotzen duela.

 

4. Babesten du emakumeen aurkako indarkeria-ekintza bakoitza salatze aldera herritarrek egindako mobilizazio oro –batez ere, mugimendu feministak egindakoak–.