Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 26

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela erakunde desberdinen arteko lankidetzarekin jarraitzea frankismoaren biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa lortzeko

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 26an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela erakunde desberdinen arteko lankidetzarekin jarraitzea frankismoaren biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa lortzeko. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren lehenengo puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu, PSN, eta I-Eren aldeko botoarekin onetsi da, eta PPN, berriz, abstenitu egin da. Bigarren puntua Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoarekin eta UPN, PSN eta PPNren aurkako botoarekin onetsi da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak uste du komenigarria dela erakunde desberdinen (Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta beste autonomia erkidego batzuetako gobernuak, tokiko erakundeak eta Estatuko Gobernua) lankidetzarekin jarraitzea, frankismoaren biktimentzako egia, justizia eta erreparazioa lortzeko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa eta urrats garrantzitsua dela memoriari buruzko politiketan aurrera egiteko Espainiako Gorte Nagusiek erabakitzea 1977ko Amnistiari buruzko Legea aldatzea, frankismoko krimenak gizateriaren aurkako delitu gisa ikertzea bermatzeko, modu horretan ez baitira preskribatzen”.