Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Abuztuak 6

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatzen baitu Israelgo erregimenak Gazan egin duen azken sarraskia

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko abuztuaren 3an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak salatzen baitu Israelgo erregimenak Gazan egin duen azken sarraskia. Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek; UPN eta PPNk aurka bozkatu dute, eta PSN abstenitu da.

 

Onetsitako adierazpenak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak salatu egiten du Israelgo erregimenak Gazan egin duen azken sarraskia; aldeztu egiten ditu Palestinako populazio zibilak sustatutako "BDZ- Boikota, Desinbertsioak eta Zehapenak”‑ nazioarteko kanpainak bultzatutako ekimen desberdinak, eta gainerako nafar erakundeak premiatzen ditu hori bera egin dezaten".