Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen urraketa oro gaitzesten baitu

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen urraketa oro gaitzesten baitu. Nafarroako Alderdi Popularreko foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du.

 

UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu, PSN, PPN eta I-Ek aldeko botoa eman dute; EH Bildu Nafarroa, berriz, abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen urratze guztiak gaitzesten ditu eta, batez ere, beste guztien gainetik dagoen eskubidearena, bizitzarako eskubidearena, ETA banda terroristak sistematikoki erasotu duena”.