Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Otsailak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eskatzen baitu giza eskubideen aldezle Salah Hamouri palestinar-frantsesaren askatasuna

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onartua. 2018ko otsailaren 19an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak eskatzen baitu giza eskubideen aldezle Salah Hamouri palestinar-frantsesaren askatasuna. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, PSNk eta I-Ek; UPN eta PPN, berriz, abstenitu egin dira.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“- Nafarroako Parlamentuak giza eskubideen aldezle Salah Hamouri palestinar-frantsesaren askatasuna eskatzen du, aurkako argudiatzeko kargu zehatzik ez dagoen bitartean.

 

- Nafarroako Parlamentuak errefusatzen du Israelgo "atxilotze administratiboa” bezalako figura juridikoek horien menpe daudenei eragin diezaieketen auzibiderako segurtasun-eza eta babesgabetasuna; kasu honetan, palestinarrei, zeinek atxilotze mugagabea paira baitezakete zer egozten zaien jakin gabe.

 

- Nafarroako Parlamentuak eskari hau helarazten die Espainiako Gobernuko Kanpo Arazoetarako eta Lankidetzarako Ministerioari eta Israelek Espainian duen Enbaxadari.