Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 26

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten du maputxeen herriaren aldeko aktibisten heriotza

Mahaiaren eta Eledunen Batzarraren bilkuran onetsia. 2018ko martxoaren 26an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten du maputxeen herriaren aldeko aktibisten heriotza. Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute UPNk, Podemos-Ahal Duguk, PSNk, PPNk eta I-Ek; EH Bildu Nafarroak kontrako botoa eman du eta Geroa Bai, berriz, abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak deitoratu egiten du maputxeen herriaren aldeko aktibisten heriotza, erabilitako indarkeria gaitzesten du eta espero du justiziak lehenbailehen argitzea argitu gabeko kasuak.

 

2. Nafarroako Parlamentuak irmo babesten du komunitate indigenen eskubideen defentsa, bai eta maputxeen herriarenak ere, Nazio Batuen eta Giza Eskubideen Batzorde Inter-amerikarraren giza eskubideei buruzko testu orokorretan jasotzen den moduan.

 

3. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari eskatzen dio zerikusia duten gobernuak premia ditzan komunitate horietan eskubideen babesa zain dezaten.

 

4. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du berma daitezela herri indigenen eta giza eskubideen defendatzaileen aurkako indarkeriaren kontra borrokatzeko neurriak.

 

5. Nafarroako Parlamentuak eskatzen du bete dadila EBko Kontseiluan herri indigenei buruzko onetsitako ondorioetan behin eta berriz aipatzen den mehatxuen eta indarkeriaren aurkako prebentziorako eta babeserako konpromisoa”.