Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Maiatzak 14

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere atxikimendua adierazten baitio Tarajalgo Biktimen Familien Elkartearen eta gizartearen eskariari

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean pnetsia. 2018ko maiatzaren 14ean

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bere atxikimendua adierazten baitio Tarajalgo Biktimen Familien Elkartearen eta gizartearen eskariari. Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak, Tarajalgo zoritxarreko gertakarien laugarren urtemuga den honetan, bere atxikimendua adierazten dioTarajalgo Biktimen Familien Elkartearen eta gizartearen eskariari eta JUSTIZIA, EGIA ETA ERREPARAZIOA eskatzen ditu 15 biktimentzat: Soup Tagnet, Armand Ferdinand, Dauda Mahama, Larios Fotio, Nana Chimie Rojer, Ousman Hassan, Ibrahim Keyta, Jeannot Flame, Bilong Martin Yues, Bikai Luc Firmin, Blaise Fotchin, Abolibakar Oumaouron Maiga, Samba Baya, Youssouf eta identifikatu gabeko bi gazteentzat.

 

2. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuarekiko sumindura adierazten du hamalau familia kamerundarrei eragozteagatik Parlamentura etortzea JUSTIZIA, EGIA ETA ERREPARAZIOA exijitzera otsailaren 6ko goizaldean Tarajalen izandako gertakariekiko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak gaitzesten du Estatuko Gobernuaren jarrera, horren ondorioz Nafarroako herritarrei ukatu egin baitzaie duela lau urte baino gehiago Ceutako mugan izandako gertakarien atzean dagoen EGIA ezagutzea.

 

4. Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernua premiatzen du beharrezkoak diren bisatuak eman diezazkien Tarajalgo Biktimen Familien Elkarteko kideei gure erkidegora etor daitezen beren egoera azaltzera eta beren eskaerei dagokien bidezko arreta jasotzera”.