Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 26

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aitortzen baitu Julia Álvarez andreak sistema demokratiko baten alde eginiko lana

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 26an

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aitortzen baitu Julia Álvarez andreak sistema demokratiko baten alde eginiko lana. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Nafarroako Alderdi Sozialista talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpen instituzionalaren aldeko botoa eman dute UPNk, Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk PSNk eta I-Ek. PPN, berriz, abstenitu egin da.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Julia Alvarezek eginiko lana eta bere nahia agertzen du Nafarroako Gobernuak ekitaldi instituzional bat egin dezan emakume nafar honi esker ona agertzeko eta egindako lan politiko eta sozial eskergari ikusgarritasuna emateko.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere egoitza den eraikineko aretoetako bat eskainiko dio Julia Álvarez andreari, sistema demokratiko baten alde eginiko lanagatik errekonozimendua agertzeko”.