Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu ez dagoela ados otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea deuseztatzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaiarekin

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu ez dagoela ados otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea deuseztatzen duen Konstituzio Auzitegiaren epaiarekin. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Alde bozkatu dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Izquierda-Ezkerrak; Unión del Pueblo Navarrok adierazpenaren lehenengo puntuaren aurka bozkatu du eta bigarren puntuaren alde. PPN ez da bilkuran egon.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“1.- Nafarroako Parlamentua ez dago ados Konstituzio Auzitegiaren epaiarekin, zeinaren bidez deuseztatzen baita otsailaren 25eko 8/2013 Foru Legea, Nafarroan bizi diren pertsonei Nafarroako osasun-sistema publikoan doako osasun-laguntza jasotzeko eskubidea aitortzen diena.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak ezinbestekotzat jotzen du, Giza Eskubideen oinarrizko alderdi gisa, Nafarroako Gobernuak jarrai dezan osasun laguntza integrala eta doakoa ematen Nafarroan bizi diren pertsona guztiei, eta adierazten du hori bermatzeko behar diren erabakiak hartu behar dituela”.