Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Uztailak 2

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen baitu Nafarroako Gobernuak zuzemenak egin ditzan, Altsasuko zazpi gazteak Iruñeko espetxera ekarriak izateko

Mahaiaren eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2018ko uztailaren 2an

-Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen baitu Nafarroako Gobernuak zuzemenak egin ditzan, Altsasuko zazpi gazteak Iruñeko espetxera ekarriak izateko. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek aurkeztu dute.

 

Adierazpenaren aldeko botoa eman dute Geroa Baik, EH Bildu Nafarroak, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak; kontrako botoa UPNk eta PPNk eman dute, eta PSN abstenitu egin da.

 

Hona adierazpenaren testua:

 

“Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du Nafarroako Gobernuak behar diren zuzemenak egin ditzan Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiaren aitzinean, ahal den eperik laburrenean bermatze aldera Altsasu kasua dela-eta gaur egun kartzelan dauden zazpi gazteak Iruñeko espetxera ekar ditzaten”.