Noiz argitaratua Astelehena, 2018.eko Martxoak 19

Adierazpen instituzional bat onetsi da, zeinaren bidez, Nafarroako Parlamentuak baieztatzen baitu 1936ko kolpe militarrarekiko eta diktadurarekiko gaitzespena, bai eta bakearen, errespetuaren eta tolerantziaren kulturarekiko konpromisoa ere

Mahaia eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2018ko martxoaren 19an

- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez (PPN ez da bilkuran egon), zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak baieztatzen baitu 1936ko kolpe militarrarekiko eta diktadurarekiko gaitzespena, bai eta bakearen, errespetuaren eta tolerantziaren kulturarekiko konpromisoa ere. Adierazpena Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa eta Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioek eta Izquierda-Ezkerrako foru parlamentarien elkarteak aurkeztu dute.

 

Adierazpenak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak:

 

1. Baieztatzen du 1936ko kolpe militarrarekiko eta diktadura frankistarekiko gaitzespena, bai eta bakearen, errespetuaren eta tolerantziaren kulturarekiko konpromisoa ere.

 

2. Adierazten du memoriarekiko konpromisoa duela, indarkeriaren zuzengabekeria gogoratzeko tresna gisa eta gizarte zuzenago, etikoago, solidarioago eta demokratikoagoak eraikitzeko bitarteko gisa, zeinean halako gertakariak ezin izanen diren berriz gertatu.

 

3. Konpromisoa berresten du Giza Eskubideekiko eta biktimek egiarako, justiziarako eta erreparaziorako duten eskubidearekiko".